XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez, ez dut nahi ! erantzun dio Elixak.

- Zentza zaitez Elixa ! dio aitak.

Begira, sendagileak ere baditu betaurrekoak.

Azken batean, jende askok daramatza.

Arrain lodi bat dirudi sendagileak, ez dut arrain lodi bat izan nahi pentsatzen du Elixak.

Hala ere, gizon goxoaren itxura du Bril sendagileak.

Begiak kirimiltzen ditu: mila Elixa ttiki ikusi ditu bere bizian.

Zenbait egunez, inork ez du gaia aipatzen.

Gero, poliki-poliki, betaurreko hitzak pilota magiko bat bezala, solasetara jauzi egiten du ...